art+sound-artium

Información acerca de los conciertos mensuales, Art+sound, en el Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo ARTIUM

15 septiembre 2006

BERRIA: Garik disko berriko abesti batzuk emango ditu Artiumen

Garik disko berriko abesti batzuk emango ditu Artiumen

Erredakzioa
Gasteiz


Gari buru-belarri dabil bere disko berria prestatzen, eta hilaren 22an Gasteizko Artiumen emango duen kontzertuan lan horretako kantu batzuk entzuteko aukera izango da.
ART+Sound denboraldia zabalduko du Garik Artiumen. Musikagileak atzo esan zuenez, 0-tik aurreko diskoa baino soinu «gogorragoa» erakutsiko du rock and rolleko disko berriak. Gainera, kanpoaldera baino gehiago «barrualdera» egindako lana izango dela aurreratu zuen. Hertzainak taldeko kantaria izandakoarentzat, «ohorea» izango da Artiumen aritzea, orain arte sekula ez baita museo batean aritu.

Disko berriaren izena oraindik ez da ezaguna, baina lan berria osatuko duten lau kantu entzuteko aukera izango da Artiumeko kontzertuan. Lau pieza horiek Atom Rhumba taldeko gitarrista Alvarorekin interpretatuko ditu.

GERMAN COPINI ETA DIRTY PRINCESS

ART+Sound egitarauko kontzertu nagusia izango da Garirena, baina ez bakarra. Esaterako, Dirty Princess hirukotea ere Gasteizko museoan ikusteko aukera emango du egitarauak. Taldearen zuzeneko emanaldiak «asaldatzeko modukoak» direla esan dute antolatzaileek, taldearen eszenaratzea «izugarri ona» baita. Urriaren 27an emango dute kontzertua, eta Body Control Boys biran Europan erakutsitako performance-a egingo dute Gasteizen.

Victor Algora azaroan egongo da Artiumen. The Smiths eta Junior Boys taldeekin alderatu izan dute Algora. Oraindik ez du diskorik, baina arrakasta handia lortu du techno-pop doinuz betetako kontzertuetan.

Abenduaren 15ean, berriz, Andres Copini izango da Artiumen, Siniestro Total eta Golpes Bajos taldeetako kidea izandakoa bera. «Ezuste bat baino gehiago» agindu du Copinik bere kontzerturako.

Etiquetas:

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio